Archive
berezia arrunt…
edo labezomorroak belaontzian
ametsak hegaka doaz umearen gogoan,
belaontzi bat lez ur gainean,
nik adibidez pentsatzen nuen
oso berezia nintzela,
etxean ere esaten zidaten
guapo eta jatorra
azkarra eta maitagarria.
eta ziur nintzen helduko zela eguna
gauza handiak egingo nituena.
Hain nintzen ume berezia,
eraikin handidun hiri hartan,
ezen pentsatzen bainuen,
kalean zebiltzan pertsonak
neuk ikusteko zebiltzala kalean,
alegia, ze zentzu zeukan beren existentziak
neure existentziaren baitan ez bazen?
benetan bazuten bizitzarik
nere begi bistatik galtzen zirenean?
berdin eraikin hadietako argiekin ere:
ba al zen bizitzarik benetan barruan?
baina denbora doa ametsaren gainean
iletaraino murgildurik eta
orain ume hori nola ikusten da!
beste gorbatadun labezomorro bat enpresan,
beste langile kopetilun bat goizeko 5etan,
beste bufandadun jarraitzaile bat etxera bidean
0 eta 1 galdu ostean,
nahastu ote nintzen ametesez?
bizitza hau zen besterik ez?
ametsak hegaka doaz umearen gogoan,
belaontzi bat lez ur gainean…
Hik arrazoi! (‘Mafaldarenak’ atalaren lehena)
Gure seme nagusiaren azkena (4 urte Azaroan egingo ditu):
Gurasoek esan eta esan mahaian eseri behar duela afaltzeko, eta berari bururatu zaion azkena, galtzerdiak zikinak dituela eta garbitzera bota behar dituela.
Gurasoek eseri dadila enegarrenez.
Komunera korrika joan da eta galtzerdia saskira botatzeko makurtu ostean, altxatzean burua kokenketarekin jo du.
Negarrez etortzean amak esan dio: “Aiiii esan ez dizut ba, ez joateko afaldu aurretik!”.
Negarrez segitu du, baia handik puxka batera lasaitu denean:
“Ama, afaldu ondoren ere jo ahal nuen”
Barrez lehertu naiz.
(Ondoren barrez zehazki zeri ari nintzaion azaldu behar izan diot noski)