Archive

Posts Tagged ‘utopia’

bihar da gaur

urtarrila 8, 2014 Utzi iruzkina

Herria 2000 eliza aldizkarirako eginiko ekarpena.

Etsigarria da gaua mundu berri batekin amesten pasa eta gero, goizean kalera jaitsi, eta errepidea zeharkatzerakoan bizilagunaren audi handia pasatzen ikustea. Gaztetxo batzuek “buah! vaya carro tío!” esan dute, eta ondoren gazte beltz lerden batek eskainitako galtzerdi pareari ezetz esan diozu.

Inoiz edo behin pentsatu dut 1958-59an ETA sortu zuten 7 lagunek etxe azpian ikusten zuten panorama ere ez zela bereziki ilusionagarri: euskara ia desagerturik, hegoaldean mozorrorik gabeko diktadura, iparraldean asimilazio eta ukazio prozesua, eta erantzunik ia batere ez. Herri bat itxaropenik gabea. Gehiago irakurri…

Mailak:herrigintza, politika Etiketak:

Non dago Euskal Herria munduan?

azaroa 12, 2012 Utzi iruzkina

*info7-rako eginiko ekarpena, entzun hemen:

Dagoeneko publikoa den sortu alderdiko lehen ponentzian idatzita dago Euskal Herriko estatua Europar Batasunaren barruan kokatuko dela, eta hor beste herri batzuekin batera Europar Batasuna eraldatzen saiatuko dela herrien eta langileen Europar Batasuna lortzeko. Ondoren estatu independientea ginatekeen heinean, erabakiko genuke EBn egon nahi dugun edo ez.

Ez da hainbeste denbora pasa ‘Europa honi ez, estatuen eta kapitalaren Europari ez’ oihukatzen genuenetik. Suposatzen dut, España eta Frantziako kostituzio itunak gainetik kenduz gero, eta ondoren ‘inon ez gaude’ ‘bakarrik gaude’ saltzea zaila denez gero, taktikoki erabaki dutela lehen pausua Europar Batasunera sartu, eta gero atera ez atera erabakitzea. Gehiago irakurri…

Hauteskunde-ajerako buru-jana

azaroa 3, 2012 Utzi iruzkina

*GAUR8 astekarirako eginiko ekarpena.

Asko hitz egin da emaitzez eta kanpainaz eta ez noa horretan sakontzera: nire ustez ehbildu heldu da finalera, eta aukeraren bat bazuen ere, nabarmen galdu du. Bestalde, atzo goizera arte ensobratze astunetan, kartel itsasketan, pankartak egiten-eta %120 ematen zuen kidegoa… ehbildu finalera iritsi denean pasiboago ez al da egon(arazia)?

Irakurri dut ehbilduk ez duela erakarri beste indar ezkertiar batzuen boto askorik (IU-EB-EQUO), ez eta klase politikoaz nazkaturik dagoen abstentzioaren zati batena ere. Nire ustez ere hala da. Eredua ez da argia izan, ez hauteskundeetan, ez aspalditxo.

PNVrena bai: ‘Modelo PNV’. Jendarte gehienak, baita hari botoa ematen ez dioten askok ere, onartzen dio PNVri, hari eskerrak langabezi gutxiago eta industria gehiago dagoela, Gugghemheim-a ekarri zutela, azpiegitura asko daudela, ‘herria aurrera’ daramatela…

Zein da ehbildu-ren eredua? Eredu hori argitze aldera, galdera hauek otu zaizkit:

  • Udalbiltza herri eraikuntzarako tresna izan dadin martxan jarriko da?
  • Langabeziari, lehen sektoreari, industriari… nola egingo zaio aurre herrietatik?
  • Euskara eta euskal kultura lehentasuntzat jarriko dira?
  • Elkartasunean, feminismoan, ekologismoan, elikadura-burujabetzan… nola jarriko dira instituzioak (ere) abangoardian?
  • Nahi da Euskal Herrian ehunka Marinaleda eraiki ala 3-4 Gordillo eta Cañamero onartu?
  • Askapen mugimendu anitz bat birsortuko da ala sortu huts-hutsean?

Pausoka eta oreka galdu gabe, baina ehbildu-k arazo nazional eta sozialei errotik heldu eta eraldaketa gaurtik martxan jarri behar du.

Arnaldo Otegik famatu egin zuen hausnarketa bat prozesu demokratikoa abian jartzeko: ‘aldaketarako aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo’, eta nik estrapolazio bat eginez: ehbildu-eredua eta bere benekotasuna gehiengo batek konpartitu eta bultza dezan aukeraren ateak irekita daude, baina ez dira betiko irekita egongo.

Hauteskundeen gaineko hausnarketa patatero internazionalista

urria 16, 2012 Iruzkin 1

*info7 irratirako eginiko ekarpena.

Ez dakit zer pasako den Urriaren 21ean, baina inkestek esan baino lehen ere, nik bati baino gehiagori esan izan diot balitekeela Araban ehbildu-k irabaztea, eta irabazten ez badu bigarren egingo duela. Eta hau, jaun-andreok, izugarria da.

Españolistek Araba mehatxurako eta txantairako erabili izan dute aspalditxo: abertzaleei Euskal Herriko egitasmo independentista horretan Araba ez sartzeko esanez. Gehiago irakurri…

Euskal Herriaren Lagunak eta Utopia

otsaila 17, 2012 Utzi iruzkina

Iazko testua bada ere, gaurkotasunik ez du galdu, GAUR8-rako idatzi nuen eta Jose Angel Oriaren artikulu honekin batera agertu zen.

Inoiz edo behin behar izaten dut hango edo hemengo utopiaren borrokalari baten biografiatxo bat irakurri edo bideo bat ikusi… Indarrez betetzen naute, pilak kargatzen zaizkit eta lanari ekiteko oso baliogarriak zaizkit, eta inportanteena: gogorarazten didate utopiaren alde ari garela borrokan. (Beste aukera bat dut barruan dagoen lagunen baten gutuna jasotzea, adibidez, eta gaur bi heldu zaizkit niri).
GAUR8ren ale honetan Euskal Herriak dituen lagun batzuen lekukotasunak agertzen zaizkigu eta 30 herritan egindako azken ekimenaren argazkiak ere. Ziur gure lagunek oraindik ere bat baino gehiago harrituko dutena, maiz pentsatu izan baitugu euskaldunak bakartuta gaudela, lagun askorik gabe munduan… Denok daukagu zilbor polita. Gehiago irakurri…

Kukutzaren utopiaren lagunak

Iraila 20, 2011 Utzi iruzkina

Info7 irratian egin nuen kolaborazioa, hemen entzungai.

Kukutza desalojatzeko arriskuan egonik (espero dut hitz hauek entzuten ari zaretenean, kukutza-k zutik eta kementsu segiko duela) Londongo Euskal Herriaren Lagunek elkartasun bideolan bat bidali dute sarean ikusgai dagoena. Harritu nau ze azkar egin eta bidali duten, bai eta Londonen zenbat lagunek esku hartu duten bideoan.

Behin GAUR8 astekarian idatzi nuen Euskal Herriaren Lagunak herri honen utopikoen lagunak direla, izan ere, zorionez gure herrian utopia asko gauzatzen dira egunero.

Kukutza horietako bat da.

Gasteiztarra naiz eta Gasteizen badugu gaztetxe txiki polit eder eta ekimentsu bat, harro sentiarazten gaituena, bai eta beste esperientzia okupatzaile batzuk ere, etxebizitzak, frontoia, lokalak… Hala ere, Kukutzara estreinekoz sartu nintzenean guztiz liluratu ninduen: erraldoi bezain eder da Kukutza. Lehen solairutik laugarrenera, kontzertu gunetik jantokira, etxebizitzetatik rokodromora, antzerki eta zirko tailerretara…

Gaztetxeek gure herria aberasten dute eta gure herriaren berri ematen dute etxean eta kanpoan, herri honek dituen lagun asko gaztetxeen lagunak direlako ditugu lagun. Beste askok maite gaituzte gure hizkuntza eta kulturaren alde ikastolak eta gau eskolak sortu genituelako edo korrika egiten dugulako. Maite dute euskal parranda ‘sanoa’ txosna-gune batean. Maite dute euskal presoekiko ostiralero (eta beste askotan) erakusten dugun elkartasuna. Maite dute gure herriak erakusten dituen dinamismoa, elkartasuna, utopiak borrokatzeko grina…

Maite dute herri honek justua dena borrokatu eta defenditzeko dituen konpromisoa eta adorea, eta halaxe da kukutza. Harrotu gaitezen kukutzaz, harrotu gaitezen gutaz kukutza defendatuz, lagunik ez zaigu faltako!

Kukutza Ikutu bez! Save Kukutza!