Archive
Venezuelako emaitzei begira, behiak trenari lez
info7 irratirako eginiko ekarpena.
Barkatuko didazue erdarakada, baina sentsazio hori daukat.
Hugo Chavez bizi zela, urteak eman genituen gure inguruko jende jatorra Hugo Chavez jatorra, iraultzailea eta herriarena zela konbentzitu nahian. Etxebizitza, lurren partitzea, hezkuntza, osasungintza, jatorrizko herrien aldeko lana, txirotuen aldeko kanpainak, etab. aipatzen genituen eta eskumako prentsa bulegoetatik sorturiko matraka bera beren ahotik botatzen erantzuten zuten batzuek.
Chávez hil zenean, ikusi zen Venezuelan bai, baina munduko herrietan eta Euskal Herrian ere itzal luzea zuela, oso maitatua zela, eta dela.
Lehen garaipena lortzeko denbora gehiegi behar izan dugu, eta agian hil den arte, ez gara konsziente izan. Orain, ordea, bigarren erronkari heldu beharrean gaude, berandu baino lehen.
Konsziente izan behar dugu Euskal Herrian estatu independiente eta gorritxo bat eraiki nahi dugunok Venezuela behar dugula. Munduan herriok ez gabiltzala bakarrik, elkarren beharra dugula, eta inperialismoari aurre eta herrien alde egiten dutenak bidelagun behar ditugula. Gehiago irakurri…
Iraultzaren bidearen argi-ilunak
Maiz entzun izan ditut kritika errezak Venezuelak daraman bide iraultzailearen gainean eta gehienetan erantzuna horrelako zerbait irten zait: ‘bai, baina zuk uste duzu Euskal Herrian pake-pakean lagako gintuztenik antzerako sozialismorako bidean? Uste duzu ertzainak, foralak, Iberdrola, CAN, BBK, Adegi, Banque Inchauspe, etab.-ek hola hala utziko zutenik beren status pribilegiatua, gu inongo kontraesenetan sarturazi gabe?’ Gehiago irakurri…