Hasiera > gora herriak! > Venezuelako emaitzei begira, behiak trenari lez

Venezuelako emaitzei begira, behiak trenari lez

info7 irratirako eginiko ekarpena.

Barkatuko didazue erdarakada, baina sentsazio hori daukat.

Hugo Chavez bizi zela, urteak eman genituen gure inguruko jende jatorra Hugo Chavez jatorra, iraultzailea eta herriarena zela konbentzitu nahian. Etxebizitza, lurren partitzea, hezkuntza, osasungintza, jatorrizko herrien aldeko lana, txirotuen aldeko kanpainak, etab. aipatzen genituen eta eskumako prentsa bulegoetatik sorturiko matraka bera beren ahotik botatzen erantzuten zuten batzuek.
Chávez hil zenean, ikusi zen Venezuelan bai, baina munduko herrietan eta Euskal Herrian ere itzal luzea zuela, oso maitatua zela, eta dela.
Lehen garaipena lortzeko denbora gehiegi behar izan dugu, eta agian hil den arte, ez gara konsziente izan. Orain, ordea, bigarren erronkari heldu beharrean gaude, berandu baino lehen.
Konsziente izan behar dugu Euskal Herrian estatu independiente eta gorritxo bat eraiki nahi dugunok Venezuela behar dugula. Munduan herriok ez gabiltzala bakarrik, elkarren beharra dugula, eta inperialismoari aurre eta herrien alde egiten dutenak bidelagun behar ditugula. Oraintsu arte, Kuba bakarrik zegoen. Euskal Herrian estatu sozialista baten aldeko borroka nagusitu zedin gutxiegi, agian. Orain Kuba bera, Venezuela, Bolivia, Ekuador… bada nora begiratu, guk nor besarkatu, guri nork besarkatu.
Munduko eskumak beti bezala, ezkerra baino bizkorrago, laster egin zuen Venezezuelako iraultza bolivartarraren kontra: USA, Europar Batasuna, Espaniako erregea, Anasagasti bera… denak oso kosziente izan dira chavismoaren arriskuaz, eta lana ere egin dute chavismoa lurperatzeko.

Orain Chavez joan zaigu. Komandantea biderkatu dela esaten da, Venezuelako herritarrek heldu behar diotela, lehen baino tinkoago, iraultzari. Munduko herritarrok eta herriok ere tinkoago heldu behar diogu Venezuelako iraultzaren aldeko elkartasun lanari. Gure etorkizuna bera dagoelako jokoan.

Azaldu dezagun Venezuela erortzen bada, euskaldunontzat, eta munduko herrientzat, askoz ere zailago izango dela iraultzaren alde jardutea. Azaldu dezatela hori guztia internazionalistek bai, baina etxebizitza-eskubidearen alde jarduten direnek, baserritarrek, hezkuntz-eragileek, langileek, emakumeek, mediku eta erizainek, iheslariek eta beren senideek… denek. Eta ondorioz eraiki ditzagun lehenbailehen elkartasun harremanak Venezuelarekin: Euskal Herriak badu zer eman Venezuelari… baina batez ere zer jaso.

Ez gaitezela egon Venezuelari begira, hauteskundeen emaitzei begira, behiak trenari lez.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: