Hasiera > gora herriak!, politika > Lehena ala hirugarrena, baina ez seigarrena.

Lehena ala hirugarrena, baina ez seigarrena.

info7-rako egina. Entzun audioa hemen: Espaniar estatuan dena da presa! Balirudike Juan Carlos I.a bere maiestatearen abdikazioa eta Felipe bere maiestatearen oinordeko eta Asturias eta Bianako printzearen arteko botere absolutuaren esleipena azkar egitea, hil ala bizikoa dela.
Batetik Juan Carlos I.a bere maiestatearen neurrira eginiko altzairuzko armadura legala bere soinera egokitzen ari dira, gainera aintzat hartuz, armadurak bere maiestatearen txilibitua azkar atera eta sartzeko mekanismoa ongi olioztatua eta balizko erorikoen leungarri ere izan behar duela, izan ere, segurutzat jotzen baita biak ala biak gertatuko direna: txilibituaren sartu-irtenak eta ezusteko erorikoak, alegia.
Bestetik errege berri Felipe VI.a bere aita errege zaharraren itzalpetik atera dadin, bere neurri guztietako erretratuak, han-hemen, azkar barreiatzeko bandoa iritsi da, bere aurpegiaren bakeaz bere buru-argitasuna ere hel dakigun mendeko garen guztioi.

Ez dago munduan halako dinastiarik opa diezaiokedan herririk.

Abdikazioa jakin zen egunean bertan, zorri gorriek azkar deitu zituzten estatuko hiriburu guztietan monarkia bertan behera utzi eta  errepublika eskatzeko elkarretaratzeak. Badakizue, batak besteari watxapa bidali, eta bat-batean herriaren zati handi baten sentimendua plaza batean biltzen da.

Gasteizen 20:00etan zen deialdia Andra Mari Zuriaren plazan. Estatu mailako deialdi bat zenez, III. Errepublika eskatzen zuten.

Bestalde, Euskal Herrian I. Euskal Errepublikaren aldekoek ere deitu zituzten elkarretaratzeak, monarkiaren kontra, baina errepublikaren mugak Ebrotik Adurrera zedarrituz.

Niri deialdirik gustagarriena Iruñeakoa egin zitzaidan, Ekainaren 7an: monarkia borboiaren kontrako guztiak batera, batzuk Errepublika espaniarraren banderekin, beste batzuk ikurriñekin, beste batzuk Nafarroako banderekin. Oso jendetsua izan zen, proportzioan, handiena edo handienetakoa, behintzat (4.500 lagun).

Herritar gehienen sentimenduekin bat egin zuelakoan nago.

Gainera baloratzen jakin behar dugu datu bat: abertzale sentitzen ez diren ezkertiar gehien-gehienek aitortzen dute Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea.

Ildo abertzalean, askok diote ehbilduk eta PNV-k gutxieneko batzuk adostu eta gero bakoitzak bere proiektu politikoa borrokatu dezala. Bada, ildo ezkertiarrean, elkar onartzen dugun heinean, adostu ditzagun estatu monarkiko hau erosionatzeko gutxienekoak, eta gero bakoitzak erabaki dezala zer eraiki nahi duen.

  1. Geo Azterketak
    8:03 pm ekaina 19, 2014

    Korrika eta presaka egin dute Felipe VI erregearen koronazioa. Jendearen mobilizazioei beldur-edo, Madrilen debekuak eta eszepzio egoera ezarri dute. Egun hauetan honi bueltaka ibili natzaio: “Zergaitik egin ote dute horrela? Benetan beldurra izango dute, orain arte izan den Estatu eredua eroriko dela?”.
    Uffff! Ez dakit, baina egia esan orain dela hiru asteko hauteskundeen emaitzak ez zituzten espero. Nire kaxa hauteskundeetako emaitzak aztertzeari ekin diot, eta honako emaitzak lortu ditut: http://geoazterketak.wordpress.com/2014/06/19/la-coronacion-de-felipe-vi-analisis-de-la-oposicion/
    Nahiko nabarmena da, estatu eredua aldatu nahi duten alderdi politikoek indarra hartu dutela. Gainera, alderdi hauen arteko koalizioa egi bihurtzeko baldintzak betetzen ari dira: autodeterminazioa bezalako oinarrizko baldintza ia alderdi guzti hauek babeste dute.
    Orduan, ikusiko al ditugu Izquierda Unida, Podemos, Primavera Europea eta Los Pueblos Deciden osatu dituzten alderdi politikoak mahai batean bildurik? Adibidez, Konstituzio Espaniarra aldatzeko? Hurrengo urteko hauteskundeetan Felipe VI erregeak badu arduratuta egoteko arrazoiak.

    • 11:30 pm ekaina 19, 2014

      Ba bai. Ados nago. Irakurri dut zure posta, eta datuek hala erakusten dute. Hala ere, estatu mailan oraindik urrun dago frente herrikoi bat tamalez (duela urte batzuk baino baikorrago ikusten dudan arren).
      Gurean -eta Catalunyan- ikusten dudana da afera gehiegi lerrokatzen ari dela abertzaletasunera, “nazio gatazkara”, eta ezker ildoa, “gatazka soziala”, alboratzen ari dela, noiz eta estatuko ezker indarren aldetik inoiz baino gehiago onertzen denean erabakitze eskubidea etab.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: