Archive

Posts Tagged ‘euskara’

Espainol zikina!

martxoa 16, 2012 Utzi iruzkina
espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

espaniar soldaduak Rif-eko matxinoen buruei eusten

GAUR8-rako kolaborazioa.

Antonio de Nebrija-k 1492an idatzi zuen gaztelaniaren lehen gramatika; Colon ezustean Abya-Yala-rekin topatu zen urte berean eta errege-erregin ultra-katolikoek judutarrak eta musulmanak kanporatu zituzten urte berean. Holakoxe ederra piztiaren jaiotza!

Gramatika eta bi gertakizunok urte berean izana kasualitatea ote? Ikustagun zer dioen Nebrijak berak Isabel ultrakatoliko ipurdizikinari idatzitako gramatikaren sarreran:

“[…] hizkuntza beti izan da inperioaren bide-lagun […] elkarrekin sortu, elkarrekin hazi eta elkarrekin loratu izan dira […] gure erlijio kristauak (gainontzekoak) ber-garbitu ondoren, […] fedearen etsaiak gerra eta armen indarren bidez garaitu ondoren […] bakearen arteak loratu daitezen besterik ez da falta […] eta gramatika zertartako baliatu? […] bada bere gorentasunak hainbat herri barbaro eta hizkuntz arlotedun nazio mendean hartu ondoren, garaileak garaituari ezarritako legeak jasan beharko dituzte, gure hizkuntza beraiekin bat” (Iturria: http://www.antoniodenebrija.org/prologo.html) Gehiago irakurri…

Bittor Kapanaga eta Iruñea Veleia

uztaila 22, 2011 4 iruzkin

Bittor KapanagaBittor Kapanaga atzo, 2011ko Uztailaren 21ean, hil zen Otxandion 85 urte zituela. Bittorekin inoiz edo behin egon naiz eta Txipi lagunari esker, arratsalde batean berarekin luze solasteko aukera izan nuen. Bere lanetako bat ere ‘Euskera erro eta gara’ irakurtzeko aukera izan nuen. Euskara ederra darabil Bittorrek liburu horretan eta mamiari buruz, berriz, onerako eta txarrerako ‘Iruñea Veleia’ kasua dakarkit gogora. Gehiago irakurri…