Hasiera > gora herriak!, politika > Libia, Siria eta gu

Libia, Siria eta gu

Info7 rako ekarpena (entzun audioa hemen)

Libia edo Siriakoa bezalako aferak lehen errazagoak ziren ezkertiarrentzat: bi bloke zeuden sobietikoa eta kapitalista eta guda-zelai asko, yankeek bere tokian tokiko aurkari politikoak borrokatzen zituzten estatu kolpeen bidez, mertzenarioen bidez, blokeo ekonomikoen bidez, hilketak, torturak, genozidioak… edozer. Aurkari politiko horiek askotan, baina ez beti, bloke sobietikoaren laguntza jasotzen zuten era batera edo bestera. Ezkertiarrek parametro horiek zituzten jarrera politikoak zein solidarioak aztertu eta hartzeko.

Azken 20 urteetan, ordea, gauzak aldatu dira eta ezkertiarren artean eztabaida sutsuak izan ziren Yugoslavia desegin eta hango gerrak piztu zirenean. Beste batzuetan, hala ere, Iraq edo Afganistango eraso inperialistetan, adibidez, lortu zen ‘gerrarik ez’ leloa, gehienentzat onargarri izatea, erasoak eteteko nahikoa izan ez bazen ere. Finean planteamendua hauxe zen: ez dugu babesten hango agintaria eta bere sistema, baina edozein kasutan potentzia inperialista batek beste herrialde bat inbaditu, okupatu, bonbardeatu eta bere aberastasunak lapurtzea ez da zilegi eta horren aurka gaude.

Udaberri arabiarrean, ordea, jarrera orokor horren zutabeak kolokan geratu dira. Lehen matxinaden ondoren (Tunisiakoan ezkertiarrak matxinadaren alde lerrokatu ginen denok) heldu ziren beste bat eta beste bat, eta azkenik Libiakoa, orain zentzu askotan Siriakoarekin alderatu daitekeena.

Gobernu horiek ‘onak’ ala ‘txarrak’ dira? nolako joera geopolitikoa dute? Eta matxinoak ‘onak’ ala ‘txarrak’ dira? Eta nork babesten edo bultzatzen ditu?

Batzuek eta besteek era ezberdinez ematen diote erantzuna galdera sorta horri eta honezkero igarriko zenutenez, ni ez naiz ‘bustiko’ lokatz horretan.

Bai argi daukat, ordea, nire gogoz kontra bada ere, NATO, Europar batasuna, Estatu Frantses edo Espainoleko hiritar naizen heinean, nire lehen ardura izan behar dela inperialista hauen jarduna eta esku-sartzea salatzea, eta bere kontra lana eta borroka egitea.

Ez diet uko egiten bestelako eztabaida horiei, areago beharrezko deritzet, baina bakoitzak berea borrokatu behar du lehentasunez.

  1. Urtzi Urrutikoetxea
    8:44 pm otsaila 14, 2012

    Hausnarketa interesgarria, eta zuk diozun legez, kontraesanez betea. Hiru aktore bereizten dituzu: herri bateko gobernua, horren aurka matxinatutako herritarrak, eta inperialismoa (bakarra aipatzen duzu, mendebaldekoa, baina Txinak eta Errusiak beste bat osatzen dutela deritzot). Ez nator bat zure “lehen ardura” horrekin. Zuk esandako Estatu eta egitura horietako kide zeure borondatearen aurka zara. Eta gainera, irizpide kritiko oro anulatzen du jarrera horrek, ez dizu uzten zeure jarrera izaten NATOren jarrera ezagutu arte. Eta orduan hartuko duzu, NATOren arabera. Lehen zerbaiten alde zeunden, baina inperialismoa, oso bestelako motiboengatik, zure lagunen alde jartzen bada, zuk automatikoki haien kontra jarri behar ote duzu? Benetan uste duzu orain bertan Sirian auzi garrantzitsuena NATOren inbasioa dela? Adibide argiagoa jartzeko, Kolonbian daukazu, errealitatea ezagutzen duzu eta. Ados egongo gara inperioaren txotxongilo hiltzaile hori salatzen. Baina Kuna Yalan egona zara, entzun duzu zein jarrera daukaten kunek FARCeko gerrillarekin, zenbat sarraski egon diren indigenen aurka. Zer esango diezu, “barkatu baina nire etsaia NATO eta bere aliatuak dira, eta beraz hori da nire lehentasuna, Kolonbiako armadak jipoitzean, kontatu gurekin, baina FARCek jotzen badu zuen aurka, ez zarete “lehentasun”, “bigarrentasun” edo “hirugarrentasun” bihurtzen zarete”. Che-ren esaldi kuttunetakoak zer dio: “Sean capaces siempre de sentir, en lo más hondo, cualquier injusticia realizada contra cualquiera, en cualquier parte del mundo. Es la cualidad más linda del revolucionario”. Bada injustizia eta zapalkuntza hori sufritzen dutenak dira lehentasuna, Sirian zein Kolonbian, ez inperioek beren interes egoistetan tiranoekiko hartzen duten jarrera.

    • 10:31 pm otsaila 14, 2012

      Aupa Urtzi!
      bai egia da inperialismo bakarra aipatzen dudala, baina jakina Errusia eta Txina ere hor daude, eta ez dira bakarrak. Areago esaten dut: Sobiet Batasunaren garaian ere jarrera inperialistak izan zituzten… Gaur egun estatu inperialistak dira nire ustez.
      Nik uste dut bi gauza nahasten direla bat da Siriako egoeraren gainean izan dezakegun iritzia (Asad eta Gadafiren kontra adibidez) eta bestea euskal herritar gisa eta afera honetan zer jarrera hartu ahal dugun. Ni Siriako herriaren alde nago, munduko beste edozein herrirekin bezala, uste dut errespetatu, aitortu eta bermatu behar zaizkiola dagozkion eskubide guztiak gizabanakoenak eta kolektiboak, lehen eta orain. Jarrera hori ez dit aldaraziko ez Gadafik, ez Asadek eta ez NATOk. Baina ezin dut onartu jarrera inperialista batetik (ez justizia egitea helburu duen jarrera batetik) eta nire diruz eta guk hiritar gisa ematen ei dugun ‘zilegitasun demokratikotik’ bonbardeaketarik, mertzenariorik (ez brigadista internazionalarik), etabarrik.

      Egongo balitz munduan benetako erakunde demokratiko bat munduko herrien eta herritarren eskubideak zainduko lituzkeena, munduko estatu guztiak begiratu eta ‘zigortuko’ lituzkeena… bestela litzateke eta gu biok ados geundeke, seguru. Bitartean nik ez dut yankee edo espainolik Tripoli, Teheran edo Damasco bonbardeatzen nahi.

      FARCen kasuan, Kunekin ez nintzen gehiegi mintzatu horretaz, eta ez nuen nik gaia ebitatu, baina Kuna Yala Panaman dago eta Colombian 4 herrixka kuna baino ez dira geratzen (ez daudenak Kuna Yalako autonomiaren barnean). Beren arteko harremanak ez ziren hain handiak (uste dut).

      Agian ‘doble rasero’-a irudituko zaizu (eta izatez, bada), baina gerra batean injustiziak alde guztietan gertatzen dira eta krimenak ere bai. Gerra tokatzen denean, ordea, gerra da, eta lerrokatu beharra dago (Siriakoan ere bai, jakina). Espaniar gerra zibilean ‘gorriek’ krimenak egin zituzten, baina zuk ez zenuke borrakatuko errepublikaren alde?

      Jatorrizko Herriak ez dira perse onak, indigenak ez dira perse ‘basati zintzoak’ (bon savage ezta?), hori pixkat paternalista da. FARCek esango du halako indigena hori edo bestea beren kontra ari dela borrokan eta hil ere hilko du, inoiz edo behin salaketetan okertuko ziren, zuriekin bezala. Baina nire ustez Kolonbiako gerran ezin da konparatu ejerzitoak eta paramilitarrek batetik, eta gerrillek bestetik darabilten biolentzia ez kualitatibo ez kuantitatiboki. Eta hangoa gerra da. Antzemango duzu non lerrokatzen naizen.

      Seguru nago FARCek ez Txina eta ez Errusiaren esku hartzea Kolonbian ez lukeela onartuko (III munduko gerra piztuko balitz agian)…

      bueno a ze txapa motel!

      Mila esker benetan iruzkinagatik! Eskerrak debate pixkat egiten dugun ala?

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: