Hasiera > gora herriak!, hedabideak > Izan guaya: kondenatu Fidel Castro!

Izan guaya: kondenatu Fidel Castro!

 

info7 irratirako egina.

Bitxia da, Nelson Mandela hil zenean, eta Gabriel García Márquez hil denean, baten borrokaren eta bestearen literaturaren gaineko aipamen eta gorazarreen ondotik gehien errepikatu den mantra izan da, ea noraino ziren Fidel Castroren lagunak. Inor ez dela perfektua azpimarratzeko edo.

Logikoa dena da, Kubakoa ez bazara, Fidel Castro kondenatzea, aitzakiarik gabe, eta Kubakoa bazara, hori da pagotxa! Kondenaren truke, Miamin edo Españan karrera mediatiko-politiko handia egin ahal duzu! Zure errepertorioa pixka bat landu behar duzu besterik ez: Kubako gizartearen gehiengoa goseak eta miserian dagoen bitartean, Fidel Castro munduko aberats handienetakoa dela, Che Guevararekin joloskor zegoela eta berak bultzatu zuela Cuba uztera, areago, bere gona-aferak aipatu ahal dituzu, bere seme-alaba sasikoak, diktadorea izan zela, despota…

Logikoa eta normala dena da, idazle betek herrialde demokratiko batean zergak ordaintzea, aukera duenean -denok bezala- turismo pixka bat egitea, Suediako errege batek nobela ematen dizunean, esker ona adieraztea, edo lehendakariak Euskadi saria ematen dizunean, edo espaniar estatuko literatur sari nazionala.

Politikoki zuzena da fededuna izatea, are ez izatea, pixka bat ezkertiarra izatea, edo pixka bat eskuindarra, unean uneko gobernua pixka bat edo asko kritikatzea, eszeptikoa izatea, aseptikoa, deja vú, edo tururu. Perfekziorik ez da existitzen, baina aitor dezagun: munduko lurralderik askeenean bizi gara: nahi dugun gisakoak izan gaitezke!

Baina Fidel Castro kondenatu, kontxo, kondenatu. Zer kostatzen zaizu? Diktadore bat izan da, tirano bat, kondenatu! Kondenatu! Kondenatu! Kondenatu! Kondenatu! Diktadore bat izan da, tirano bat, diktadore bat, tirano bat, kondenatu! Kondenatu! Benga, kondenatu!

2014ko Ertzaintzarako deialdi berria, izan ertzaina!—Gaur presidenteak anbulategi bat inaguratu du eta osasunarekin duen konpromisoa—Fidel Castro terrorista bat da—Oposizioko buruak ministroaren dimisioa eskatu du—Gareth Balek gola sartu du—Fidel Castro kondenatu, Fidel Castro kondenatu!—Athleeeeeetic!—Fidel Castro kondenatu!

Gabriel García Marquez, 100 años de soledad-en egilea eta literatur nobel saria izan zena, atzo hil zen Macondo herrian, literaturan iraultza bilatu zuen sortzailea, Fidel Castroren laguna ere izandakoa…

Mandela, Gabriel García Márquez… hostia! Ez! Ez! Eutsi Oliver Stone! Eutsi! Eutsi Maradona, barrilete kosmikoa! Eutsi!

Eutsi burua janda zaudeten munduko pionerito ideologiko guztiak!

Kondenatu!

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: